- Asteartetik ostiralera, urriak 6tik 9ra, Hondarribiko Higer bidea itxi egin beharko da errepidean kanalizazio lanak egin behar direlako inguruan, hain zuzen ere. “Nahitaez Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko da, Kai Berritik, trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko delarik”, azaldu zuen Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinego-tziak. Txingudiko Zerbitzuak Arrokako biribilgunearen inguruetan egiten ari den Jaizkibel mendiko ekialdeko ezpondako mendi urak jasotzeko proiektuaren urrats berri bat emango da horrela. Gogoratu behar da proiektua 2019ko urrian hasi zela, 14 hilabeteko epea duela eta aurrekontua 2,3 milioi eurotakoa dela. Pasa den irailean. Gipuzkoako Foru Aldundiak hi-tzarmen bat sinatu zuen Txingudiko Zerbitzuakekin eta, akordio horren baitan, Aldundiak 1,4 milioi euro bideratu zituen lan hauetarako.