- Irungo Udalak 2019-2020 ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen aritu zirenentzak beken deialdia onartu eta abian jarri du. Deialdia 79.140 eurokoa da. Zehazki, HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntzeko ikastaroak lagundu ahal izango dira, 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30a bitartean antolatutakoak. Bekak eskatzeko epea zabalik dago urriaren 8ra arte eta interesatuek eskaria Irun Txartelarekin egin dezakete, irun.org/sac webguneko “Euskara ikasteko edo hobetzeko bekak” atalean.