Ostalaritza sektorera bideratutako kanpaina

Gaur eta bihar Lezon dinamizatzaile talde batek pandemia eteteko neurri egokiak sustatuko ditu

13.09.2020 | 02:41

Lezo – Gaur eta bihar ostalari-tza sektorera bideratutako sentsibilizazio kanpaina burutuko da, COVID-19ak eragindako pandemia eteteko neurri egokiak sustatzeko helburuarekin.

Dinamizatzaile taldeak erdigunea bisitatuko du bi egun hautan, 12.00etatik 14.00etara

Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu, eta Gipuzkoan, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak gidatuko du.