- Azken egunotan COVID-19a dela eta itxi izan behar duten hiriko establezimenduei bere elkartasuna adierazi nahi izan die Hondarribiko Udalak. Aste honetan Txomin Sagarzazu alkateak establezimenduak izan duten jarrera publikoki eskertu izan nahi du: “Denon ardura dugu pandemiari aurre egitea eta gure artean ere zabaltzen ari denez, eginkizun horri elkarrekin ekin behar diogu”.