- Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko dinamizatzaile talde batek Hondarribiko erdigunea bisitatuko du gaur COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar diren neurri higieniko-sanitarioak modu egokian bete behar direla gogorarazteko helbururarekin. Dinamiza-tzaileek eguerdiko 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara egingo dute lan eta denbora tarte horretan herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatzea izango dute xede; batez ere, musukoaren erabileran, distantzia soziala bermatzeko irizpideetan edota eskuetako garbitasunean. Kanpaina adin tarte guztietara zabaldu nahi bada ere, gazteengana iristeko ahalegin berezia egingo dela iragarri dute. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu.