Ostalaritzara bideratutako sentsibilizazio kanpaina

01.08.2020 | 00:07

Oiartzun – Dinamizatzaile talde batek Oiartzun bisitatuko du gaur eta bihar. Bisitaren helburua herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar diren neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko. Konkretuki, plaza nagusia bisitatuko du 23.00etatik 1.00era eta 12.00etatik 14.00etara. Era berean, musukoak banatuko dituzte.