- Gaurtik aurrera Karmele Urruzuno Bermudez Mendi argazkilariaren Herribirusa erakusketa Errenteriako kaleetara helduko da. Konfinamendu garaian bizitutakoaren hausnarketatik sortutako mostra da eta pandemia garai hau Errenteriarrek nola bizitu duten erretratatu nahi izan du egileak. Argazkiak erdialdian eta Iztietan jarriko dira. Erakusketa hau irailaren 13a arte egongo da ikusgai.