- Datorren asteazken eta ostegunean, abuztuak 5 eta 6, Higer bidea itxi egin beharko da errepidearen asfaltatze lanak egiteko. Kai Berritik nahitaez Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko da, trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko delarik. Txingudiko Zerbitzuak Arrokako biribilgunearen inguruetan egiten ari den Jaizkibel mendiko ekialdeko mendi urak jasotzeko proiektuaren urrats berri bat emango da horrela.