- Hondarribiko Udalak osasun arauei buruzko beste informazio-kanpaina bat jarri du abian, kaleko kartel eta sare sozialen bidez, eta herritarrei eta bisitariei gogorarazi die beharrezkoa dela COVID-19ren krisialdian osasun eta segurtasun arauak betetzea. Ekimena Udalak martxoak abian jarritako Itxeki Hondarribia kanpainaren barnean dago. Kanpainaren baitan, alde batetik, hiriko zenbait tokitan hainbat kartel jarri dira, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela eta pertsonen arteko distan-tzia 1,5 metrokoa izan behar duela hiritarrei gogorarazteko, baita eskuak desinfektatzearen garran-tzia ere. Bestalde, kartel adierazgarriak helarazi zaizkie ostalaritzako establezimenduei, udako hilabeteetan jende asko biltzen den guneak baitira. Era berean, Udaleko sare sozialetan, Instagramen, Facebooken eta Twitterren, udan zehar euskarazko eta gaztelaniazko kanpainekin gogoratuko da zein garrantzitsua den arauak betetzea. Udaletik ziotenez, kanpaina honek egoera gainditzearen garrantzia gogoraraztea du helburu.