- Bihar, hilak 30, Eskifaia Abesbatzak bere ohiko udako kontzertua eskainiko du Hirigune Historikoko Erreginaren Baluartean. Ekitaldian erakundeko hiru abesbatzetatik bik hartuko dute parte; izan ere, haurren abesbatza oporretan dago.

Beraz, biharkoan alde batetik ahots zurien Xatz Eskifaiak eta, bestetik, Eskifaia abesbatza mistoa ariko dira. Emakumez osatutako abestatza emango dio hasiera ekitaldiari, Amaia Aldalurren zuzendaritzapean. Lehenengo abesbatz honek programa arina eta askotarikoa eskainiko du, kanta klasikoak eta berriagoak tartekatuz. Adibidez, Xatz Eskifaiaren egitarauan Yosef Hadar konpositorearen A White Rainbow bezalako piezak aurkitu daitezke, baina baita ere Ken Zazpiren bi bertsio: Ilargia eta Itsasoa Gara.

Ekitaldiaren bigarren zatian Eskifaiaren abesbatz mistoaren txanda izango da. Gora Aierbe zuzendariaren aginpean, beste egitarau dinamikoa eskainiko dute, Ituringo Arotza edo A Ballade to the Moon bezalako kantekin. Bi abesbatzek Inaki Gezala pianojolearen lagun-tza izango dute.

Naiz eta sarrerak doan izan, kon-tzertuan ikusi ahal izateko ezinbestekoa izango da gonbidapenak aldez aurretik erretiratzea Arma Plaza Fundazioko bulegoetan edo ticket.kutxabank.es webgunean.

Hondarribiko Udalak azken asteetan antolatu dituen kultur ekitaldietan egin den antzera, biharkoan ere segurtasun neurri bereziak ezarriko dira. Hasteko, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Era berean, Baluartean sartzeko eta bertatik irteteko protokolo berezi bat jarraitu beharko da, pertsonen arteko distantzia mantedu ahal izateko.