Kale antzerkia, bihar Kasino Zaharraren lorategietan

21.07.2020 | 23:45

hondarribia – Bihar La Escalera de Tijera antzerki konpainiak eta Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiak Dioses y Monstruos antzezlana eskainiko dute Hondarribiko Kasino Zaharraren lorategietan, 20.00etan. Bertaratzeko ezinbestekoa izango da gonbidapena jasotzea Arma Plazan, edota Kutxabanken eta maskara erabiltzea. Ekitaldiak oso kritika positiboak jaso ditu beste hirietan.