- Oiartzungo udaletxean burututako azkeneko osoko bilkuran, hondakinen bilketa eta hiri garbiketa zerbitzuaren esleipena onartu zen. FCC Medioambientek jarraituko du lan hau egiten, hiru urtez (beste bi urtez luzagarria) eta urteko 1,26 milioi eurotan esleitu da kontratua. Udalak bi eskaintza jaso ditu, baina aurkeztutako hobekuntzak aztertu ondoren, FCCk jarraituko du zerbitzua ematen. EAJ puntu honetan abstenitu zen.

Osoko bilkuran ere, 2021eko herriko jai egun ofiziala izendatu zuten ahobatez zinegotziek: abuztuaren 3a izango da, asteartea.

Ergoien, Gurutze eta Karrikari taxibus zerbitzua ematen jarraitzeko hi-tzarmena luzatu zen beste urtebeterako.

Kalitatezko Eskola Kirola eskain-tzeko, Haurtzaro Ikastolarekin eta Elizalde Herri Eskolarekin hitzarmena eta dirulaguntza onartu zen ahobatez, Eskola Pilota, Muittu! eta Eskola Kirolako koordinazio jarduerak aurrera eraman ditzaten.

Herriko kirol elkarteei dirulagun-tza aurreratzea ere onartu zen (%50). COVID-19ak eragindako larrialdi egoerak euren ohiko funtzionamenduan sortu dituen arazoak arintzeko balioko du laguntzak, aurrerapen gisa. Sei elkarte izango dira onuradunak.

Galdera eskarietan, EAJk bono kanpainarekin bat datozela esan zuen, baina “azalera handiko saltokietan dauden denda txikiek parte hartzeko oinarriak aldatzea” proposatu zuen, hauek ere itxita egon direlako eta herriko dendak direlako. Proposamena aztertuko da.