- Azken egunotan Udalak Jazkibel Etorbidean oinezkoen segurtasunari begira zenbait lan egin ditu. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrion, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak: “Eskuinaldean errepidean margoketa lanak egin ditugu espaloi fisikorik ez dagoen tokian. Zebra bide bat margotu dugu era berean, goitik beheranzko zentzuan segurtasuna bermatzeko”.