- Arma Plaza Fundaziotik Hondarribiko ondarea kontserbatzeko eta zabaltzeko bere lanarekin jarraitzeko tele-lana erabiltzen ari da. Hala, erakundeak jarraibide ofizialak jarraitzen ditu, bereziki martxoak 14ko Errege Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena, eta, ondorioz, kutsatzeko arriskua murrizteko eta birusaren hedapena arintzeko erantzukizunarekin jokatzen ari da egun hauetan. Edozein kon-tsulta edo iradokizun egiteko, hiritarrek ohiko telefonoaren bidez (943644623) edo armaplaza@armaplaza.eus helbide elektronikoaren bidez harremanetan jarri daitezke Arma Plazarekin. Fundazioak bere webgunearen bidez (armaplaza.eus) eta sare sozialeen bidez (Facebook, Twitter edo Instagram) egiten dituen jarduerak zabaltzen jarraitzen du. Fundaziotik ohiko jarduerei berriro ekiteko ahalik eta lasterren normaltasuna berreskuratzea espero da.