- Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak antolatuta, uztailean Uda Jolas programa antolatuko da. Izena emateko bi aukera egongo dira: Interneten bidez, hondarribia.eus webgunean, eta Gazteen Zerbitzura deituz 688728057 telefonoan. Aurretiko izen-emateak martxoaren 30etik apirilak 4ra arte egin beharko dira. 2009 eta 2015 bitartean jaiotako haur hondarribiarren-tzat zuzendutako ekimena da.