- Hondarribiko oposizioko hiru udal taldeek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) abstenitu egin ziren pasa den osteguneko Osoko Bilkura barruko Berdintasun Planaren bozketan. Atzo kaleratu zuten ohar bateratuan azaltzen dutenez, ezin izan zuten planaren kontra bozkatu "oso garrantzitsua delako berdintasun politikak ezartzeko balioko duen dokumentu bat edukitzea". "Era berean, ezin genuen alde egin, ziur gaudelako berdintasun teknikaririk gabe eta departamentu propiorik gabe, Berdintasun Plana ez dela eraginkorra izango", diote taldeek idatzian. Gobernu jeltzaleari planaren onarketa "korrika eta presaka" egin nahi izatea lepora-tzen diote oposizioko alderdiek oharrean eta, horregatik, dokumentua aho batez onartzeko aukera galdu duela.