- Hondarribiko eta Irungo sektore nautikoko enpresek, Bidasoa Bizirik garapen agentziarekin lankidetzan, turismo-sektoreko profesionalei zuzendutako aurkezpen saio bat antolatu dute martxoaren 26rako. Bertan, eskualdeko jarduera nautikoen eskaintza osoa ezagutu ahal izango da. Jardunaldiaren helburua Txingudiko badiak eta Bidasoa ibaiak eskaintzen dituen ezagutaraztea da, ingurunea "benetan pribilegiatua" baita, enpresetik diotenez, kirol eta jarduera nautikoak egiteko. Ekitaldia Hondarribiko kirol portuan burutuko da, martxoaren 26an, 10.00etan, eta jarduerak katamaranean egingo den paseo batean aurkeztuko dira. Parte hartzeko izen ematea ezinbestekoa da hondarribiairun@bidasoa-activa.com helbidean.