hondarribia - Arma Plaza Fundazioaren eskutik pasa den astean egin behar zen Ezagutu Zure Hiria ekimena, eguraldi txarra zela eta atzeratu egin behar izan zena, datozen ostiral eta larunbatean burutuko da. Aritz Díez Oronoz arkitektu hondarribiarraren eskutik Jaizkibel mendiko IV. eta V. dorreen zaharberritze proiektuaren xehetasunak jakin ahal izango dira. Hitzaldia ostiralean 19.00etan izango da Arma Plazako eraikinean. Ondoren, larunbatean, hilak 7, goizeko 11.00etan, dorreoiak ikusteko bisita gidatua egingo da, eta autobusa San Juan de Diosetik irtengo da. Ezinbestekoa izango da erreserba egitea. Informazio gehiago eskuratzeko 943 643 677 edo 943 644 623 telefonoetara deitu edo armaplaza@armaplaza.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.