hondarribia - Guadalupeko gotorlekuan indusketa arkeologiko berri bat burutu zuen pasa den astean Aranzadi Zientzia Elkarteak. Lanen xedea 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bilaketa zen. Indusketaren emaitza, Hondarribiko alderdi sozialistak atzo jakinarazi zuenez, negatiboa izan da; hau da, Aranzadik ez ditu gorpuak aurkitu. Bere aldetik, Abotsani-tzek Txomin Sagarzazu alkateak taldeko zinegotzi eta historialari den Aitzol Arroyori indusketa arkeologikoan presente egotea debekatu ziola salatu du. “Ulertezina da gobernuaren jarrera. Ez herritarrei, ezta komunikabideei ere, ez zaie bost milizianoen gorpuen bilaketa lanen berri eman, Udalbatzak aho batez onartuta eta diru publikoz finantzatutako lanak diren arren”, zioten taldetik.