IRUN - Bihar, 19.30ean Isabel Ostolaza historialariak eskainiko duen Nafarrak, gipuzkoarrak eta gaztelauak Nafarroako gudetan (1521-1524) hitzaldia ospatuko da Oiasso Erromatar Museoan. Ostolazak bere lurraldeak defendatzeko Nafarroako erresumako eta Gipuzkoako probintziako agintarien arteko lankidetza nolakoa izan zen azalduko du, Nafarroa albretarrentzat berreskura-tzea eta Gaztela ezegonkortzea helburu zuen frantziar hartunearen aurrean. Bidasoaldean jaioa, historialari gisa lan egin du Ostolazak Nafarroako Unibertsitatean, Madrilgo Complutensen eta erretiroa hartu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gaztelako eta Nafarroako erresumen Erdi Aroko administrazioari buruzko hainbat lanen egilea, Nafarroako erresumari Austrien garaia igarotzea eta Borboien etorrera zailtasunik gabe gainditzea ahalbidetu zioten eraldaketa politiko eta administratiboak ezagutarazi ditu historialari bidasoarrak bere lanekin. - J.G.