IRUN - Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara eslogan berritua izango da Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Biltzarraren (Uhinak) laugarren edizioa, komunitate zientifiko, tekniko eta Administrazio Publikoko ordezkariak biltzen dituena. Diziplinarteko planteamendua da, eta kongresu honen helburua kudeatzaileek klima-aldaketaren aurrean dituzten beharrak ezagutzea eta komunitate zientifikoak horiek konpontzeko zer ekarpen egin dezakeen ikustea da.

Adolfo Uriartek, Ficobarekin batera Uhinak kongresua antolatzen duen Azti erakundearen Balio zuzendariak, honako hau adierazi du: "2017tik, hau da, biltzarraren ibilbidea hasi zenetik, aldaketa ba-tzuk gertatu dira krisi klimatikoaren pertzepzioan. Larrialdia kon-tzientzia politikoak aktibatzen saiatzen ari da, dagoen ingurumen-krisian ekiten hasteko".

Uhinak kongresuaren laugarren edizioa 2020ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean ospatuko da, klima larrialdiari aurre egiteko beharraren alde egiten duen filosofia horrekin. - J.G.