Hondarribia - Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2020ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabili ahalko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, collage... Lanek derrigorrez originalak izan beharko dira, beste lehiaketetan aurkeztutakoak ez dira onartuko.

Kartelen neurria 70 bider 50 zentimetrotakoa izango da derrigorrez, beti bertikalean. Oinarrizko neurri hauek betetzen ez dituzten lanek ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan ondoko lema azaltzea eskatzen dute Kultura departamentutik txapelketan parte hartzeko baldintza gisa: Hondarribia-Inauteriak 2020. Sailkatutako lehen kartelaren egileari 450 euroko saria emango zaio, eta bere proposamena izango da 2020ko Inauteriak iragartzeko erabiliko den irudi ofiziala.

Parte-hartzaileek Biztanlearen Arreta Zerbitzuan (Javier Ugarte kalea, 6) entregatu beharko dituzte bere lanak, urtarrilaren 30ean edo 31an goizeko 9.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara, edo otsailaren 1ean goizeko 9.00etatik 13.30era.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 17tik otsailaren 29 arte (biak barne), Arma Plazako Informazio eta Turismo bulegoko bigarren solairuan antolatuko den erakusketa batean. - J.G.