Azeri Dantzak Errenteriako kaleak hartuko ditu berriz Ostegun Gizenean
Ereintzak antolatutako lehen entsegua hilaren 28an izango da eta izen-ematea zabalik dago
Urtero bezala, Ostegun Gizenean, Ereintza dantza taldeak antolatutako Azeri Dantzak festa giroan murgilduko ditu Errenteriako kaleak. Inauterietako hitzordu nagusietako bat bihurtu den ekimenak tradizioa, dantza eta parte-hartze herritarra uztartzen ditu, eta aurten otsailaren 12an izango da.
Dantza taldeko kideek herritar guztiei egin diete deia, ekimenean parte hartu eta kaleak dantzaz betetzeko. Antolatzaileen arabera, Azeri Dantza ez da soilik ikuskizun bat, baizik eta herritarrek protagonismo zuzena hartzen duten ospakizuna, belaunaldiz belaunaldi transmititu den ohitura biziberritzen duena.
Entseguak
Parte hartu nahi dutenentzat, Ereintza dantza taldeakentsegu irekiak antolatu ditu dantza ikasi edo gogoratzeko. Entsegu horiek urtarrilaren 28an eta otsailaren 4an eta 11n izango dira, 19.30ean, Merkatuzarren. Antolatzaileek azpimarratu dute entseguak egokiak direla bai lehen aldiz parte hartuko dutenentzat, bai aurreko urteetako dantzarientzat.
Ekintzan parte hartzeko, interesdunek izena eman beharko dute Ereintza Dantza Taldeak horretarako sortu duen galdetegia betez. Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da. Baldintzen artean, 18 urte beteta izatea eta gutxienez entsegu batean parte hartzea eskatzen da, dantza modu koordinatuan eta segurtasunez gauzatzeko.
Parte-hartzea handitzea
Ereintzatik azaldu dutenez, helburua da Azeri DantzakErrenteriako inauterietako erreferente izaten jarraitzea, eta, aldi berean, herritarren parte-hartzea handitzea. Horretarako, dantza ikasteko aukera erraztu eta giro atsegina bermatu nahi dute, kaleak musikaz eta mugimenduz betez.
Antolatzaileen ustez, halako ekimenek kultura herrikoia bizirik mantentzen laguntzen dute, eta dantza ez ezik, komunitatearen kohesioa ere indartzen dute. Otsailaren 12an, beraz, Azeri Dantzak berriz ere Errenteria ospakizunaren erdigune bihurtzea du helburu.
Temas
Más en Bertan
-
Azpeitia pone sobre la mesa el futuro de los toros en la localidad
-
Azpeitia apuesta por la seguridad con un plan de emergencias frente a inundaciones y temporales de viento
-
Eibar se prepara para el estreno del centro social de Torrekua este sábado
-
La mudanza de la oficina de turismo de Oñati a la histórica universidad, un paso más cerca