Lazkaoko Udalak desfibriladore berri bat instalatu du Beneditarren Fundazioaren kanpoaldean. Instalazio berri honekin, Lazkaok zazpi desfibriladore ditu guztira, bihotzeko larrialdien aurrean erantzun azkar eta eraginkorra ziurtatzeko 

Lazkaomendiko Lartxai elkartean, Hirigoien kalean, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian, Harizti futbol zelaian, Arerian, Udaletxeko eraikinean eta, orain, Lazkaoko Beneditarren Fundazioan aurkitu daitezke babes-gailu hauek.