Hondarribiko Gaztelekuak 'Neguko oporrak' programa antolatu du
Gazteei zuzendutako jarduera ezberdinak antolatu dira, eta izena emateko epea abenduaren 14ra arte egongo da zabalik
Hondarribiko Gaztelekuaren Udal Zerbitzuak negurako programazio berriaaurkeztu du, 'Neguko Oporrak' egitasmoa eta Elkarbizi zerbitzu integratzailea barne hartzen dituenak. Abenduan ekintza-egun eta plaza kopuru handiagoarekin iritsiko da aurtengo edizioa, eta kanpoko jardueren eskaintza ere handitu egingo da. Aldi berean, urte osoan zehar arreta pertsonalizatua eskainiko duen Elkarbizi programa aktibatuko da.
'Neguko Oporrak' egitasmoa abenduaren 22tik urtarrilaren 3ra bitartean garatuko da, zortzi jardunaldi bereziekin. Iazko eskaintza baino hiru egun gehiago izango dira aurten, eta ia jarduera guztietan plaza kopurua handitu da. Udaletik azaldu dutenez, 2025-2026 ikasturterako izango dituen baliabide ekonomiko eta giza baliabide gehigarriak dira berrikuntzen oinarri, eta horrek programazioaren dimentsioa eta parte hartzeko aukerak ugaritu ditu..
Programak hainbat irteera gidatu barne hartzen ditu, hala nola Iruñako 'Salting'era bisita, irristaketa goiza Txuri Urdinen eta Eureka Zientzia Museoa ezagutzeko jardunaldia. Ekintza horietan joan-etorriak eta sarrerak doan izango dira. Kanpoko jarduerez gain, gaikako tailerrak ere eskainiko dira: bitxigintza tailerra eta Mastertxof jarduera, gazteei sormen eta talde-lana garatzeko aukera emango dietenak. Jarduera berezien artean, Urte Zahar Faltsua ospakizuna eta Gabonetako Zinemaldia ere topa daitezke.
Ekintza guztiak doakoak izango dira, nahiz eta jarduera gehienetan aurrez izena eman behar den. Izena emateko epea abenduaren 14ra arte egongo da irekita, Gazteen Zerbitzuan, Jabier Ugarte kaleko 6. zenbakian, edo Udalaren webgunearen bidez.
Temas
Más en Bertan
-
Juan Mari Aizpurua, 100 años y toda una vida al teclado del órgano del Santuario de Itziar
-
La unidad móvil del Cuerpo Nacional de Policía para la renovación del DNI y el pasaporte volverá a Elgoibar el 15 de enero
-
La reforma de la plaza San Martín de Bergara echará a andar en primavera
-
La piscina de Lasarte-Oria, cerrada hasta finales de enero