Abenduan, Elhuyar Fundazioaren zientzia tailerrak Hondarribira iritsiko dira lehen aldiz, 8 eta 13 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako GazteTEK programaren barruan. Ekimenak Gabonetan egingo dira, eta aurreko negu eta udaberriko oporraldietan eskainitako egitarau bereziaren jarraipena izango dira.
Bidasoa Bizirikekin elkarlanean antolatutako GazteTEK programak bi jardunaldi izango ditu abenduaren 29an eta 30ean, zientzialariek gidatutako euskaraz egingo diren tailerrekin. Bi goizetan banatuta, esperimentu likatsuak, ingeniaritza, argiarekin jolasean eta biologia izango dira haurrentzako eskainiko diren tailerrak.
Bestalde, aipatu behar da aurten GazteTEK programak bat egingo du Kofradia Itsas-Etxeak sustatutako Izan Arrantzale Hondarribian ekimenarekin. Horrela, abenduaren 22 eta 23an Hondarribian bizi diren 8 eta 13 urte bitarteko gazteek aukera izango dute zientzia, teknologia eta itsas mundura gerturatzeko, praktika bidez eta esperimentazioaren bitartez. Jarduerak doakoak izango dira, eta izena ematea beharrezkoa izango da, plaza mugatuak direla-eta.
Ekimen guztietan izen-emateak abenduaren 1a baino lehen egin beharko dira udalaren webgunean edo Gazteen Zerbitzuan.