Imanol G. Gurrutxagak amaitu berri du bere film labur berriaren filmaketa. Zinemagile lazkaotarraren lan berriak 'Anai' du izena.

Euskal Herria eta New York artean grabatu dugu. Film laburraren zati garrantzitsu bat kafetegi batean gertatzen da; horregatik, barruko eszenak Irungo kafetegi batean filmatu ditugu, chroma teloiak erabiliz, Alive Studiok VFX bidez aldatuko dituenak. Bestalde, kanpoko sekuentziak New York hirian bertan grabatu ditugu”, adierazi du Imanol G. Gurrutxagak, 'Anai' film laburraren zuzendariak.

'Anai' film laburraren grabaketa. Imanol G. Gurrutxaga

“New York hirian, Adri Nogales argazki zuzendaria eta Aitor Martínez aktore protagonista izan dira, nirekin batera, grabaketa burutzen”, gehitu du.

“Orain, Elamedia enpresak hartuko du postprodukzioaren ardura, eta Beatriz López-Nogales konposatzaileak emango dizkio musikaren azken ukituak”, jakinarazi du.

Aitor Martínez ez ezik, Kimetz Etxabe, Josean Bengoetxea eta Inés Woldin ere aritu dira aktore lanetan.