Síguenos en redes sociales:

Euskara hobeto erabiltzeko ikastaroa antolatu dute Zarautzen

Azaroaren 4, 11 eta 25ean egingo da Etxezabala aretoan eta ez da izena eman behar

Euskara hobeto erabiltzeko ikastaroa antolatu dute ZarautzenPedro Amundarain

Zarauzko Udaleko Euskara departamentuak euskara hobeto erabiltzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren izena Euskaraz Ganoraz! da eta hiru saiokoa izango da.

Xabier Euzkitzeren gidaritzapean

Xabier Euzkitzeren gidaritzapean euskara hobeto erabiltzeko baliabideak landuko dituzte ikastaroan, "modu arin eta jostagarri batean".

Ikastaroa irakasleentzat, ikasleentzat edota euskara-gaitasuna pixka bat landu nahi duen edozein herritarrentzat izan daiteke lagungarri.

Azaroaren 4, 11 eta 25ean arratsaldez

Gauzak horrela, saioak azaroaren 4, 11 eta 25ean izango dira (astearteetan) Etxezabala eraikineko aretoan (Kale Nagusia 29). Arratsaldeetan izango da; 18.30etik 20.00etara. Gainera, ez da aurrez izena eman beharko, saiora zuzenean agertzearekin nahikoa izango da.

AISA ikastaroa, azken egunak izena emateko

Bestalde, Zarauzko UdalakAISA ikastaroa antolatu du, herrira iritsi berri diren bizilagunei euskararen oinarrizko ezagutza eta euskal kultura ezagutarazteko. Parte-hartzaileek agurrak, eguneroko esamoldeak eta oinarrizko hiztegia ikasiko dituzte.

Azaroaren 4tik urtarrilaren 30era izango da eta guztira 60 orduko ikastaroa da. Ostirala da izena emateko azken eguna (urriaren 24a) eta Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Zigordia kalea, 33), 943 005 127 telefono zenbakira deituta edota inmigrazioa@zarautz.eus webgunera idatzita apuntatu daiteke.