Síguenos en redes sociales:

Usurbilek kalean jarduera handiak antolatzeko baimen eskariak landu ditu

Prozedura nola aldatuko den azaltzeko urriaren 14an bilera irekia dago Potxoenean

Usurbilek kalean jarduera handiak antolatzeko baimen eskariak landu dituJavi Colmenero

Orain arte edozein ekintza antolatzeko baimen berdina eskatu behar zen udaletxean, baina Usurbilgo Udala, azken hilabeteetan, kalean jarduera handiak antolatzeko baimen eskaerak lantzen aritu da.

Aldaketen berri emateko bilerara deitu ditu herriko eragileak: urriaren 14an izango da bilera, Potxoenean, 18.30ean. Ekitaldi eta espazio publikoen erabilerarako baimenak eskatzeko jarraibideak,ekitaldiak baimentzeko irizpideak eta beste azalduko dituzte bileran. Kalean edo espazio publikoan ekitaldiak antolatzen dituzten eragile guztiei zuzendua da astearteko deialdia.

Hutsuneak konpontzeko

Arestian aipatu bezala, orain arte, halako jarduerak antolatzeko ez da berariazko eskaera orririk izan Udalean, eta eskaera orokor gisa erregistratu izan dira. Horren ondorioz sortutako hutsuneak konpontzeko asmoz sortu da eskaera orri berria.

Baimen eskaera berrian antolatu nahi den ekitaldi edo jardueraren inguruko informazioa betetzeaz gainera, antolatzaileek onartu beharko dituzten baldintzak zehazten dira, euskarari, hondakinen kudeaketari eta eraso sexista, homofobo eta arrazistei lotutakoak.

Eskaerak aurkezteko epeei dagokienez, Udalak baldintza gisa jarri du gutxienez ekitaldiaren data baino hamabost egun lehenago aurkezteko baldintza.