Síguenos en redes sociales:

Euskara ikasteko aukera aparta Zarautzen bizilagun berrientzat

60 orduko ikastaroa prestatu dute eta izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da

Euskara ikasteko aukera aparta Zarautzen bizilagun berrientzatN.G.

Zarauzko Udalak euskararen oinarrizko ezagutza sustatzeko asmoarekin AISA ikastaroa antolatu du. Herrira etorritako bizilagun berrientzat prestatuta dago.

Ikastaro honen helburua parte-hartzaileek euskarazko oinarrizko esamoldeak ikastea da, euskal kultura eta ohiturak ezagutzen dituzten bitartean. Hitzak, agurrak eta eguneroko adierazpenak ikasiko dituzte bertan.

Azaroaren 4tik urtarrilaren 30era arte

Zarauzko Udalak antolatutako ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta azaroaren 4ean hasiko da. Urtarrilaren 30era arte luzatuko da ikastaroa. Saio hauek astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan izango dira. Goizetan 9.30etik 11.30era egingo dira klaseak eta arratsaldeetan 18.00etatik 20.00etara egongo dira euskara ikasten.

Izena emateko epea urriaren 24ean amaituko da eta interesdunek izena eman dezakete Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Zigorrdia kalea, 33), 943 005 127 telefono zenbakira deituta edota inmigrazioa@zarautz.eus posta elektronikora idatzita. Informazio gehiago lor daiteke Zarauzko Udalaren webgunean.