Txirbil Arroketa Bidezko Mekanizazio ikastaroan izena emateko azken egunak Azkoitian
Ikastaroak sei hilabete iraungo du, eta 510 orduko prestakuntza teorikoa jasoko da Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan
Datorren astelehenean, urriaren 13an, abiatuko da Txirbil Arroketa Bidezko Mekanizazio ikastaroa, langabetuei zuzenduta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ElkarEkin proiektuaren barruan antolatuta. Ikastaro honek parte-hartzaileei sektore mekanikoan laneratzeko beharrezkoak diren gaitasun teknikoak eskuratzeko aukera emango die.
Izarraitz Lanbide Heziketan
Prestakuntza AzkoitikoIzarraitz Lanbide Heziketa zentroan emango da, eta sei hilabete inguruko iraupena izango du.
Ikasleek astelehenetik ostiralera arratsaldez jasoko dute formazioa, 14.30etik 19.30era. Guztira,
510 orduko prestakuntza teorikoa eskainiko da, eta horrez gain, 80 orduko praktikak egingo dira enpresetan, ikasitakoa benetako lan-ingurunean aplikatzeko aukera emanez.
Izena emateko epea
Interesdunek oraindik dute izena emateko aukera, baina plaza gutxi batzuk baino ez dira gelditzen.
Horregatik, ikastaroan parte hartu nahi dutenek ostegunera arte (urriaren 10era arte) egin beharko dute izen-ematea.
Izena emateko, nahikoa da 688.758.494 telefono zenbakira deitzea (Maite).
Lan mundurako giltza
Izena emateko, nahikoa da 688 758 494 telefono zenbakira deitzea (Maite arduradunarekin harremanetan jartzeko).
Ikastaro hau aukera paregabea da prestakuntza teknikoa jaso nahi dutenangabetuentzat, lan munduan sartzeko aukerak handitzeko asmoz.
Temas
Más en Bertan
-
Eibar acoge durante tres días una exposición pública de objetos robados para que sus dueños los identifiquen
-
Arrasate y SOS Racismo ofrecen información clave sobre extranjería
-
Zumaia: cierre parcial de la Axular ibiltokia este miércoles por labores de mantenimiento
-
Andoain retoma los trabajos para reparar la pasarela sobre la N-I