Felix Illarramendi Aldalur "Errota", trikitilaria, atzo agurtu zuten Azkoitian, senide eta trikitilari lagunek inguratuta.
Musikarako zaletasuna
Felix Illarramendi Zestoako Errotabarrena baserrian jaio zen, eta txikitatik izan zuen musikarako zaletasuna.
Bere aitonak txistua eta danborra jotzen zituen, eta hark piztu zion musikarako grina. Hala ere, soinua izan zen Felixek aukeratu zuen bidea.
Autodidakta
17 urterekin eskuratu zuen lehen soinua, eta autodidakta gisa ikasi zuen jotzen.
Sakabi jotzen ikusi zuen lehen aldiz Granada errekan, eta hari jarraiki, beste hainbat soinujoleren erreferentziak jaso zituen: Auntxa, Maltzeta, Tapia, Elgeta...
Herriko ospakizun eta ekitaldi askotan parte hartu zuen, bazkari, afari eta santa eske ugari girotuz.
Musikari eta asmatzailea
Musikari ez ezik, asmatzaile ere izan zen neurri batean: "Instrumento Errota" izeneko aparailu txiki bat sortu zuen, bateria baten antza zuena.
1970eko hamarkadan bi aldiz parte hartu zuen Euskadiko trikiti txapelketan, eta urte luzez aritu zen Urola inguruko herriak soinuz alaitzen. 2009ko maiatzean, Azkoitiko Martitten omendu zuten Imanol Iturbiderekin batera.