Urretxuarrak Santa Anastasia jaiak ospatzen ari dira. Ostiralean buruhandiak, txupinazoa eta musika ekitaldiak izan ziren, besteak beste. Atzo, ganadu erakusketa, gastronomia lehiaketa, txistulari alardea, kontzertuak...

Gaur (igandea) urretxuarrak jaietako egun handia ospatzen ari dira. 12.00etan ibilaldia hasiko da. 12.30ean Goiargi abesbatzak kantu poteoa egingo du eta 14.00etan ibilaldiko parte hartzaileak Gernikako Arbola plazara iritsiko dira. Karrozak Labeaga kalean ikusgai egongo dira eta herritarrek gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango dute. Sari banaketa herri bazkariaren ondoren egingo dute: 18.30ean, Iparragirre plazan.

Ondoren, hainbat musika ekitaldi izango dira: 19.00etan Zatekeen taldeak Gernikako Arbola plazan joko du, 20.00etan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak kantu poteoa egingo du, 23.30ean Gozategi taldeak Gernikako Arbola plazan joko du eta txosnetan bi emanaldi izango dira: 21.30ean Little Martin Selektarena eta 01.00etan Bide Batez taldearena. Gainera, 23.00etan euskararen aldeko kandela piztea egingo dute Gernikako Arbola plazan.

Bihar (astelehena) Kuadrillen Eguna ospatuko dute. 11.00etatik 14.00etara haurrentzako parkea izango da Belaustegi plazan (16.00etatik 19.00etara ere irekiko dute). 11.00etan gazte olinpiadak jokatuko dira toki berean eta 12.00etan moto eta patinete txapelketa hasiko da. 12.30etik aurrera Iratzarri txarangak herriko kaleetan joko du eta 13.30ean sokatirako izen-ematea eta pisaketa izango dira Ederrena pilotalekuan. 14.00etan Zibilek esan naute abestuko dute Iparragirreren jaiotetxearen aurrean.

Herri bazkariaren ondoren, 17.30ean, kuadrillek sokatira txapelketan parte hartuko dute. Bukatzeko, 19.30ean Dirty Durum Brass Band taldeak herriko kaleetan joko du, 20.00etan Gernikako Arbola plazan dantzaldia izango da Iparragirre Balerdi bandaren eskutik eta 21.30ean kantu afaria egingo dute Abenidan.