Ana Lupe Iridoy Amunarriz hondarribiarraren ‘Irailak 7 dena prest’ kartela hautatu dute 2025eko Hondarribiko jaietako irudi ofizial gisa. Gaur goizean Ortzi Alonso Kultura zinegotziak azaldu duenez, aurten kartela aukeratzeko lehiaketara hemeretzi lan aurkeztu dira, eta Julia Lasa, Idoia Seijo, Jonan Basterretxea, Tzane Carrillo eta Koro Bidaurretak osatutako epaimahaiak Iridoyren proposamenari eman dio lehen sariar. Bigarrena, ordea, Jose Angel Ligeroren ‘Alpargatak’ kartelarentzat izan da, eta hirugarrena Jaume Gubianasen ‘Erresistentzia, garaipena eta eskertza’ lanarentzat.

Iridoyk esan duenez, “niretzat jaiak Alardea baino askoz gehiago badira ere, kartelean islatu nahi izan dut Alardearen aurreko eguneko lasaitasuna: dena etxean prest, goxo, eta hurrengo egunerako lasaitasunean egoteko, indarrez hasteko”.

Oihkoa denez, lehiaketara aurkeztu diren kartelen erakusketa abuztu bukaera eta iraila bukaera bitartean egongo da ikusgai Arma Plazan, argazki lehiaketara aurkeztu diren obrekin batera.