Senegalgo eta Serbiako taldeek bat egingo dute Haritz E.D.T.rekin Elgoibarko Nazioarteko Dantza jaialdian
Emanaldia Maalako parkean gauzatuko da eta gaur, gaueko 22.00etan, hasiko da
Gaur, osteguna, ospatuko da Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia. Hiru talde arituko dira Maalako oholtza gainean: Serbiako KUD Branko Cvetkovic, Senegalgo Jammu Ballet eta etxeko Haritz Dantza Taldea.
Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta dantza eta musika tradizionalak izango dira protagonista beste behin
Serbia
Serbiako KUD Branko Cvetkovic taldeak 1945ean hasi zuen bere Ibilbidea. Marinelek eta tren-langileek, eratu zuten eta gaur egun oraindik herrialdeko tren konpainiaren babespean dago taldea.
400 kide baino gehiagorekin, Serbiako folklorea eta ohiturak erakutsiko dituzte, mundu osoan 7.000 emanaldi baino gehiago eskaini ondoren.
Senegal
Senegalgo Jammu Ballet taldeak, berriz, Afrikako bihotzera eramango du ikuslea.
Dakarren sortu zuten 2008an, eta etnia desberdinetako musikari eta dantzariek indar handiko mugimenduak eta akrobaziak uztartzen dituzte, Mbalax erritmoaren eta Sabar danborren soinuen laguntzaz. Dantza tradizionalak ez ezik, dantza garaikideko koreografiak ere dantzatzen dituzte.
Haritz E.D.T.
Amaitzeko, Haritz Dantza Taldeak euskal dantzak ekarriko ditu.
Lehen zatian, San Blaseko soka-dantza eskainiko du, eta bigarrenean Otsagabiako dantzak: Pasacalles, Jota, Modorro eta beste hainbat, giro herrikoia taularatuz.
Temas
Más en Bertan
-
Garikoitz Agirrezabal: pelotari, juez de pelota y fabricante de pelotas
-
El extremeño Israel Pérez 'Ruso' se estrena con victoria en el Campeonato de Recortadores de Azpeitia
-
Astigar elkartea, mende erdia euskal kultura eta herri nortasuna ereiten
-
¿Quieres ponerte al frente del bar de Eltzia? El Ayuntamiento de Oñati abre la licitación