Hondarribiko Udalak HAPOren behin-beineko onarpena azaltzeko bi bilera informatibo egingo ditu
Itsas Etxea Auditoriumean izango dira uztailaren 9 eta 10ean, eta izena ematea nahitaezkoa izango da
Hondarribiko Udalak bilera informatiboak egingo ditu herritarrekin ekainaren 19an onartu zen Herri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) behin-behineko onarpenari buruz informazioa eskaintzeko asmoz. Hitzorduak Itsas Etxea Auditoriumean izango dira, uztailaren 9an 18.00tan eta hurrengo egunean, hilaren 10ean, goizeko 11.00tan.
“Gure nahia da herritarrei azaltzea nola gelditu den HAPOren behin-behineko onarpeneko dokumentua, 2023ko maiatzean onartutako hasierako dokumentuarekiko aldaketak azalduko dira” esan du Estitxu Urtizberea lehen alkateordeak eta hirigintzako zinegotziak.
“Azalpena laguntzeko marketa fisiko bat izango dugu, baita hiru dimentsiotan egindako bideo bat ere. Gainera aurkezpena Udal arkitekta, aholkulari eta planean lana egin duen lan taldearen eskutik egingo da.
Bileretara joan ahal izateko ezinbestekoa da aurretik izena emateawebgune honetan.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”