Joan den larunbatean, ekainak 28an, ospatu zen Ordizia-Orio Mendi Martxaren 65. edizioa, eta giro ezin hobea izan zen parte-hartzaileen artean. 63 mendizalek egin zuten ibilbidea, eguraldi bikainaz lagunduta. Ordiziako Mendizaleak taldeak antolatutako irteera izan zen.

Hurrengoa, igandean

Hurrengo hitzordua uztailaren 6an izango da. Igandean Andia mendilerrora egingo du ibilaldia Ordiziako Mendizaleak taldeak. Ibilbidea Lizarragan hasi eta Unanuan amaituko da, Saratsa, Eskalaborro eta Aitzuri tontorretatik igaroz, besteak beste.

Irteera goizeko 07.00etan izango da, Ordiziako geltokitik, autobusez. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute info@ordiziakomendizaleak.eus helbidera idatziz.