LGTBIQ+ harrotasunaren egunaren harira, Harrotasunaren txokoa prestatu du Legorretako Udal Liburutegiak. Gaiarekin loturiko komikiek, nobelek eta jakintza liburuek osatzen dute espazioa.

Interesgunea uztailaren erdira arte egongo da zabalik, eta nahi duenak bertako liburuak maileguan hartzeko aukera izango du.