V. Hika bertso saioa, Artetxe, Mendiluze, Iguaran eta Irazu bertsolariekin Azkoitian gaur arratsaldean
Bertso saioaz gain, IV. Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sari banaketa egingo da.
Gaur, osteguna, 19.00etan, banatuko dituzte IV. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketako sariak Azkoitiko Elkargunean egingo den ekitaldian.
Bertso saioa
Hika bertso saioarekin uztartuko da sari banaketa: Eneritz Artetxe, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Jesus Mari Irazu ariko dira oholtza gainean, eta Haritz Alberdi izango da gai jartzailea. Sarrera doakoa da.
Sarituak helduen mailan
Helduen mailan, Iñigo Legorburu hernaniarrak eskuratuko du lehen saria Elkar ezagutuz lanarekin, eta Juan Ramon Alberdik bigarrena Justizia bertsoengatik.
Azkoitia saria Naia Arrizabalagarentzat izango da Begi bustiei bertso-sortarengatik.
Gazteak eta umeak
Gazteen mailan, Oier Juaristik azkoitiarrak jaso du lehen saria Gure euskara zaharra lanarekin, eta umeen mailan, Mikel Zabalak irabazi du Errezilen galduta bertso-sortarekin.
Saritutako lanak bertan kantatuko dituzte egileek.
2020an sortua
Ekimen hau 2020tik ari da garatzen Udala, Hike eizan! lantaldea, Erniarraitz bertsozale elkartea eta Badiharduguelkartea elkarlanean, hitanoa sustatzeko asmoz.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”