Zabalik da Hondarribiko Udalaren kirol arloko dirulaguntzen deialdia
Deialdia udalerrian jarduten duten irabazi asmorik gabeko kirol klub, talde, elkarte, guraso elkarte zein ikastetxeei zuzenduta dago.
Hondarribiko Udalak 2025eko kirol arloko dirulaguntzen deialdia zabaldu du , eta uztailaren 13ra arte izango da eskabideak aurkezteko epea. Laguntza hauen helburua da herriko kirol jarduerak bultzatzea eta garatzea, eta horretarako guztira 160.000 euro bideratuko dira.
Deialdia Hondarribian jarduten duten irabazi asmorik gabeko kirol klub, talde, elkarte, guraso elkarte zein ikastetxeei zuzenduta dago. Eskabideak aurkezteko ezinbestekoa izango da jarduera kirol arloan kokatua egotea, eta eskatzaileek Gipuzkoan indarrean dagoen eskola kirolari buruzko araudia bete beharko dute, beste baldintza batzuen artean.
Eskabide guztiak Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira, eta azken eguna horretarako abuztuaren 1a izango da. Dirulaguntza hauen bidez, Udalak herriko kirol egitasmoak sendotzea, haurren eta gazteen parte-hartzea sustatzea, eta kirol elkarteen lana aitortzea bilatzen du.
Informazio gehiago eta deialdiaren oinarriak Udalaren webgunean topa daitezke.
Temas
Más en Bertan
-
El PNV critica la gestión municipal de Abotsanitz en el pleno de noviembre
-
Beasain ajusta la circulación del núcleo urbano para mejorar la seguridad y agilizar el tráfico
-
Martxan da 'Gazteak On: Elikadura Erronka' mugaz gaindiko lehiaketaren bigarren edizioa
-
Batera Elgoibarren, hamarkada bateko ikuspegia herri euskaldunago baten alde