Malen jaietako kartel lehiaketa antolatu zuen Mutrikuko Udalak eta Eva Eizagirre Urkiola izan da irabazlea, 400 euroko saria eskuratuta.
Bost lan lehian
Bost lanen artean aukeratu behar izan du epaimahaiak eta bigarren lan bat ere asko baloratu den arren, guztiak bat etorri dira irabazlea aukeratzerakoan.
Lehiaketa honetan aukeratu den lana jaietako egitarauaren azalean eta kartelean erabiliko da.
Umeen lehiaketa eta danborrada
Umeen lehiaketa, berriz, Malen Txiki egunean egingo da.
Gaur, asteazkena, ekainak 25, 20.00etan egingo da, bestalde, Merkatu Plazan umeen danborradarako lehen entsegua.
Salmenta postuen zozketa
Malen jaiekin lotutako beste berri bat dugu. Jakitera eman da festetan salmenta postuak jartzeko zozketaren emaitzak.
Bost postu jarriko dira herriko kaleetan jaietan eta eta hauek dira baimena lortu dutenak: Luis Ronaldo Visarrea, Nestor Caiza, Luis Enrique Espinoza, M.M.Esparza eta Laura Matilde Vega.