Beasaingo BHI Institutuko Aiora Jauregi Pagalday, Leire Sarasola Auzmendi eta Elene Azurmendi Larrionek Euskadiko Urruzuno Euskarazko Literatur Lehiaketan sari bana lortu dute, Errutina hau, Zaindu nadin eta Astelehenak lanekin, hurrenez hurren.
Sari emate ekitaldia ekainaren 20an, ostiralean, egin zen Donostiako Miramar Jauregian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua den Begoña Pedrosak banatu zituen diploma eta sariak.
Lehiaketak 40 urte bete ditu aurten.