Beasaingo Igartza Musika Zikloaren barruan, Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du Beasainen. Musika emanaldia ostiral honetan izango da, ekainaren 13an, San Martinen baselizan, arratsaldeko 20.00etan.
Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar dira. Pertsona bakoitzak gehienez lau gonbidapen har ditzake, eta sarrerak aforoa bete arte egongo dira eskuragarri.
Abesbatzen kontzertua
Bestalde, asteazkenean, Musika Eskolako Abesbatzen Kontzertua ospatuko da Andre Mari Zeruratuaren parrokian, 19.00etan hasita.