Síguenos en redes sociales:

Oiartzunek Atsolorra ospatuko du larunbatean

Iaz herrian jaio ziren 66 haurretik 37k parte hartuko dute errituan

Oiartzunek Atsolorra ospatuko du larunbateanN.G.

Irtero lez, Oiartzungo Udalak eta familiek antolatuta, iaz jaiotako haurren atsolorra egingo da larunbatean, hilaren 14ean. Udaleko ordezkariak eta familiak 11.00etan elkartuko dira Arizmendieneako lorategian. Eguraldi txarra egonez gero, ekitaldia Landetxe kultur aretora lekualdatuko litzateke.

Komunitatera ongietorria

Iaz herrian jaio ziren 66 haurretatik 37k eta, haien guraso eta senideek parte hartuko dute atsolorran. Udalak eta gurasoek elkarlanean antolatu dute aurtengo atsolorra ere. Haurrei zapiak jartzeaz gain, etxekoek ere parte hartuko dute bertsotan, kantari eta musika joz.

Oiartzuar txikienei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da atsolorra. 2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko jaioberriei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.