Legorretako irakurle kluba lehen aldiz elkartu zen astelehenean. Maialen Akizuren gidaritzapean, Olga Tokarczuk idazle poloniarraren Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburua landu zuen taldeak. 

Gogoz hartu zuten parte-hartzaileek lehen saioa; dagoeneko, bigarrenari begira. Bigarren saioa irailaren 22an egingo da, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua izango du hizpide taldeak. 

Liburua liburutegian eskuratu daiteke.