Síguenos en redes sociales:

Azkoitiko azokan sukaldaritza tailer irekia garaiko produktuekin larunbatean

Landaola, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioaren eskutik dator, eta tokiko azokak indartzeko eta herritarrengana berriz gerturatzeko helburuekin antolatu da

Azkoitiko azokan sukaldaritza tailer irekia garaiko produktuekin larunbateanAitor

Gipuzkoako Azoken Sarea lantaldearen Azokatik Mahaira ekimena Azkoitiko azokara helduko da larunbatean

Azkoitiko Udalarekin elkarlanean antolatu den egitasmoak, hiru helburu nagusi ditu: alde batetik, kontsumitzaile berriak erakartzea; bestetik, garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea; eta, azkenik, elikagaien xahuketaren aurkako praktika onak zabaltzea. 

Herritar guztien zuzenduta

Tailerrak herritar guztiei zuzenduta daude eta ez da aurrez izena eman beharrik. Nahikoa izango da azokara gerturatu eta saioak egiteko jarriko diren aulkietan esertzea.

Tailerrak 11.00etan hasiko dira eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute. Saio hauek formatu ireki eta parte-hartzailean garatuko dira, eta zuzenean prestaturiko platera dastatzeko aukera ere egongo da amaieran.

Profesionalen gidaritzapean

Saioak bi profesional ezagunek gidatuko dituzte: Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak.

Otegi Bergarako Oxirondo azokako Elikaenea proiektuko kidea eta sukaldaria da, eta Aizpuru, berriz, Azpeitiko Eliku zentroko arduraduna.

Bi profesionalen arteko elkarlanaren bidez, tailerrek ikuspegi integrala izango dute, gastronomiaren eta nutrizioaren arteko lotura azpimarratuz.

Errezetak eta aholkuak

Sukaldaritza saioetan erabiliko diren errezetak eta nutrizio aholkuak ere banatuko dira, parte-hartzaileek etxera eramateko moduan. Gainera, elikagai bakoitzaren balio nutrizionala eta osasuntsu jateko ohiturak ulertzeko tresnak eskainiko dira saioetan zehar.Ekimen hau Landaola, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioaren eskutik dator, eta tokiko azokak indartzeko eta herritarrengana berriz gerturatzeko helburuarekin sortu da