Mundu bat sustraietan izeneko ipuin kontaketa saioa izango da ostiralean Lazkaon. HH5etik aurrerako haurrei zuzendutako jarduera da. Udal Liburutegian burutuko da, 18.40etatik aurrera.
“Ekimenaren helburua haurrek irakurketarekiko eta ahozko kontakizunekiko interesa piztea da, giro goxo eta parte-hartzailean, irudimena landu eta ipuinen bidez goza dezaten”, azaldu du Lazkaoko Udalak.
Ipuin kontaketa saioaz disfrutatzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izen-ematea liburutegian bertan edo 943 08 68 45 telefonora deituta egin daiteke.