Ateak Ireki programak familia gehiago behar ditu
33 gazte iparramerikar etorriko dira uda honetan Goierrira, euskal kultura eta hizkuntza bertatik bertara bizitzera
Beste urte batez, Ipar Ameriketako Euskal Diasporako gazteek uda Goierrinigaroko dute Ateak Ireki programari esker. Ekainaren 28tik uztailaren 20ra bitartean, 33 gaztekeuskara ikasi eta euskal kulturan murgiltzekoaukera izango dute.
33 jóvenes vascos de EE.UU. pasarán el verano en Goierri
Parte-hartzaileak Kalifornia, Washington, Colorado, Nevada eta Oregon estatuko 16 eta 25 urte bitarteko gazteak izango dira. Uda berezi hau bizitzeko, ordea, haiek etxean hartuko dituzten familiak behar dira. Horregatik, Lazkaoko Udalak herriko eta inguruko familiak programan izena ematera animatu ditu, eta oraindik aukera dagoela gogorarazi duateakireki.eus atarian izena emateko.
“Etxeko familien lankidetza ezinbestekoa da proiektuaren arrakastarako eta gazteek esperientzia aberasgarria eta hurbila izateko. Etxearen ateak irekitzeak euskal kulturaren babesa eta zabalkundea sustatzeko modu baliotsua ere bada”, adierazi dute Lazkaoko Udaletik.
Temas
Más en Bertan
-
El lunes volverá a abrir sus puertas el histórico bar Bordatxo de Zumarraga
-
La Policía Local de Irun incorpora dos nuevos vehículos híbridos
-
Arrasate enciende la Navidad con un chaparrón de más de 70 actividades y un mensaje de solidaridad
-
Angiozar inmortaliza el apoyo de las Juntas a la vía de la Entidad Local Menor