Hondarribiak Afrika Eguna ospatuko du igande honetan
Jaialdiak emakume afrikarren eskubideak ikuspegi dekolonial batetik ikusaraztea bilatzen du, kultura ezberdinen arteko ahizpatasun espazioak eraikiz.
Afrikaren Munduko Egunaren ospakizunarekin bat eginez, datorren igandean, maiatzaren 25ean,Afrika Eguna jaialdia egingo da lehen aldiz Hondarribian. Ekitaldi aitzindari hau Mankosengal elkarteak eta Euskal Herrian bizi diren emakume sahararrek antolatu dute, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin. Helburua emakume afrikarren eskubideak ikuspegi dekolonial batetik ikusaraztea da, bai eta kultura ezberdinen arteko ahizpatasun espazioak eraikitzea.
Ekimenaren atariko gisa, aste honetan ‘Ahizpatasun-sareak eta lidergo feministak Afrikako emakumeen ikuspegitik’ izeneko mahai-ingurua egin da. Bertan, Senegalgo eta Euskal Herriko emakumeek beren borroka eta erresistentzia-esperientziak partekatu zituzten, ikuspegi intersekzional batetik elkar entzuteko zubiak eraikiz.
Kaleak aldarrikapen espazio bihurtuz
Jaialdiko ekitaldi nagusietako bat kulturarteko ibilbidea izango da, 11.30ean Gipuzkoa plazatik abiatu eta Madalen karrikan amaituko dena. Ibilaldi sinboliko honek aniztasuna eta elkartasuna ikusarazi nahi ditu Hondarribiko kaleetan, eta emakume migratzaile nahiz ez-migratzaileek elkarrekin espazio publikoa partekatzea proposatzen du, botere eta jakintza-harremanak bistaratuz eta espazio publikoaren berrirakurketa kolektiboa eginez.
Migrazioaren eta generoen ikuspegi berriak
Ekitaldi honek, gainera, migrazioaren inguruko ikuspegi eurozentristak zalantzan jarri nahi ditu. NBE Emakumeak erakundearen arabera, Senegalgo Europarako migrazioaren %48 emakumeek osatzen dute. “Datu honek hautsi egiten du Hegoaldeko emakumeak pasibo edo menpeko gisa irudikatzen dituen imajinarioa, eta emakume afrikarren ahalduntze politikoa eta soziala lehen planoan jartzen du”, adierazi dute antolatzaileek.
Haurrentzako jarduerak
Haurrentzako jarduerak ere aurreikusi dira, hala nola, ‘wolof’ eta ‘euskaraz’. Helburua kultura-aniztasuna errespetatuko duen eta genero-berdintasuna bermatuko duen hezkuntza inklusiboa sustatzea da.
Programa osoaesteka honetan ikus daiteke.
Temas
Más en Bertan
-
Irun eta Hondarribiaren arteko bidegorria aldarrikatzeko martxa antolatu du Balaztak
-
Urnieta cierra el mes de mayo con las Gazte Festak
-
El sábado se disputará la carrera ciclista Errenteriako VIII. Saria
-
Todo listo para los Pentekostes: las fiestas de Bergara despegarán el 6 de junio a ritmo gigante