Bergarako hitanoa biziberritzeko 'Appa Hi!' aplikazioa martxan jarri dute
Galdera-erantzunen jolasa da eta bakoitzak bere erritmora egin dezake ikasketa prozesua
Bergarako Udalak eta Badihardugu Elkarteakherriko hitanoa sustatzeko eta biziberritzeko erreminta berria jarri dute eskuragarri: 'Appa Hi!' aplikazioa. Horretarako, bi aldeek hitzarmen bat sinatu dute.
“Garai batean hika kalean eta etxean hitz egiten ikasten zen, baina gaur egun transmisio hori neurri handi batean etenda dago”, azaldu dute Udaletik. Beraz, erreminta bat eskaini nahi die hika erabiltzeko aukerarik izan ez duten belaunaldi berriei.
35 eguneko ikasketa prozesua
'Appa Hi!' aplikazioak 35 eguneko ikasketa prozesua du erabilgarri, bost astetan zehar bost maila osatzeko. Egunero pilula bat egiteko aukera ematen du, eta galdera-erantzun jolas batean oinarritzen da, azalpenen, marrazkien eta bideoen bitartez. Bost maila gainditu behar badira ere, erabiltzaileak berak jar diezaioke bere erritmoa.
Temas
Más en Bertan
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
"Queremos unir fuerzas, compartir recursos y poner en marcha una organización más cohesionada"
-
Illunbe: la única trainera de mujeres veteranas del Cantábrico
-
El renovado patio de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia empieza a tomar forma